XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jesukristok oroigarriren bat eskatzeko esatean ez huen hemen sartzerik aipatu, munduan txapeldun izateko zakua baizik.

- Hi hemen sartzeko biderik ez diat ikusten.

Infernuko atea jo zuen gero: - Nor da? - Juan Soldau.

Izen hori entzutean eroa bezala jarri zen deabrua: - Txikiak eta haundiak! Barnean zareten guziak! Etorri denok ateak bulkatzera.

Txikia da baina beldurgarria; ez da Juan Soldau bezalako gizatxarrik infernuan sartuko.

Infernuko biztanle guziak ate ondoan bildu eta Juan Soldauk aroztegian eman zion zigorraz mintzatu zitzaien deabrua.

Ez ahuntzetako eta ez arditako gelditu zen beste munduan Juan Soldau.

Deabruaren haserrea ikusiz, San Pedrorekin adiskidetzea errazago iduri zitzaion eta, bada-ezpada zeruko atera itzuli zen.

Zeruko atezainak intxaurrak maite zituela jakinik, zorrotxo bat eramana zuen etxetik.

Kixketa * jo eta honela esan zion: - Gure adiskidego zaharraz oroiturik intxaurrak ekarri dizkiat. Ireki ezak mesedez atea.

- Ezin diat, erantzun zion lagunak.

Intxaurrak ez baino, norberaren ekintza onek ireki behar diate zeruko atea.

San Pedro berean gogor zegoela ikusirik, adiskidantzaz lortu ezin zuena azpikeriaz * erdiesten lehiatu zen.

- Kezka bakarra diat ene izpirituan, esan zion atezainari, Jesukristok emandako zaku miresgarria nire gaiztakeriagatik Berari ezin itzulia. Zer derizkiok horri?.

- Zakuarena ez duk hire arazoa, geurea baizik. Irekiko diat doi-doia * atea eta zirritutik emaidak zakua.